BATXILERGOKO 1. MAILAKOAK, IRTEERAN

Joan den azaroaren 12an, Batxilergoko 1. mailako ikasleek irteera bana egin zuten. Trenaren ibilbide berean, 1H-ko ikasleek Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa bisitatu zuten, eta baita Ormaiztegiko zubi ospetsua ere.

Kilometro batzuk barrualderago, 1Z-ko ikasleak Urretxun izan ziren, Urrelur mineral eta fosilen museoan. Ebaluazioaren amaierarekin batera, ikastolako testuingurutik kanpo ikusi ahal izaten zituzten ikasgelan landutakoak.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.