BATXILERGOKO IKASLEAK, FILM LABURREN IKUSTALDIAN

Joan den astean, Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleak Basteron izan ziren “Lanbroa” eta “Ximinoa” film laburrak ikusten. Aitzol Saratxagak zuzendurikoa da lehen lana eta Itziar Leemansek gidatua, bigarrena.

Emanaldian bertan izan zen “Ximinoa” filmaren ekoizlea lana aurkezten eta ikustaldiaren ondoren, Ainhoa Aiertza aurkezlearen zein bertaratutako ikasleen galderei erantzunez, elkarrizketa polita sortu zen.

Emanaldia Udaleko Euskara Sailak antolatu zuen eta Andoaingo gainerako ikastetxeetako ikasleak ere bertaratu ziren.