BATXILERGOKO IKASLEAK UNIBERTSITATERAKO JAUZIA PRESTATZEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Iragan ostiralean, hilak 13, Batxilergo 2. mailako H-ko eta Z-ko ikasleak Deustuko unibertsitatean izan ziren bertako eskaintza ikusten. Izan ere, uste baino gertuago dago goi-mailako ikasketen inguruko erabakia hartzeko unea.

Hori horrela izanik, eguerdi partean han ziren ikasleak eta, lehenik eta behin, hitzalditxo bat jaso zuten non eskaintzen diren graduen informazioa eman zitzaien. Ondoren, instalazioak ezagutu zituzten, esate baterako, liburutegia, ikasgelak, etab.

Ugari dira Deustuko unibertsitateak Donostiako campusean eskaintzen diren graduak. Horri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, unibertsitateko webgunea bisitatzeko aukera dago, HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre