BATXILERGOKO IKASLEEN ESPERIENTZIA ALEMANIAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Andoainen ditugu jada Alemanian izandako ikasleak. Dagoeneko klaseko martxa hartu dute, azterketak berehala hasiko baitira. Dena den, Alemaniako esperientziak indarberritu ditu ikasleak.

Aurreko albiste batean aipatu bezala, Alemaniara iritsi eta astebukaera familiarekin igaro zuten ikasleek. Astelehenean, ikastola eta herria (Werther) ezagutu zituzten eta, astean zehar, inguruko hirietara ere gerturatu ziren. Esaterako, Lemgo-n bertan jazotako sorgin-ehizaren berri izan zuten eta Paderborn-en ordenagailu museoan izan ziren.

Bisita kultural aberasgarri hauez gain, ikasleek beste eratako etekinak ere atera dizkiote bidaia honi. Ainhoa Armendariz ikasleak, adibidez, aipatu du Alemaniaz geroztik hasi dela brokolia eta azalorea jaten; izan ere, hango familiak oso ongi prestatzen omen zituzten jaki hauek gazta eta hainbat osagaiekin eta, beraz, barazki hauek jaten ikasi du.

Orain gure ikasleei dagokie Alemaniako ikasleekin zer motatako jarduerak egin ditzakegun pentsatzea. Zenbait asteren buruan hemen izango ditugu eta!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre