BATZAR NAGUSI ARRUNTA

2024/2025 ikasturteari dagokion Batzarra dela eta, familia, bazkide, irakasle eta Ikastola honetako beste langile guztiei dei egiten zaizue, TXISTOKIN, otsailaren 11n (ASTEARTEA), arratsaldeko 17:30ean lehenengo deiaz eta 18:00etan bigarrenez eta azkenik, ospatuko den BATZAR NAGUSI ARRUNTERA.

GAI ORDENA:

  1. Agurra
  2. Iazko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta bidezkoa bada, onarpena.
  3. Batzarraren Akta onartzeko bi bazkideen izendapena.
  4. 2023/24 ikasturteko memoria.
  5. Iazko ekitaldiko Urteko Kontuak eta aurtengo aurrekontuen azalpena eta bidezkoa bada, bien onarpena.
  6. 2024/2025 ikasturterako helburuak.
  7. Zaintza Kontseiluko kideen izendapena.
  8. Galde erantzunak.

Ahal duzuen guztiak etortzen saiatuko zaretelakoan, agurtzen zaituztegu.

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

OHARRA: 2023/2024ko Urteko Kontuak eta 2024/2025eko aurrekontua Batzarra baino lehenago eskuratu nahi badituzue, Ikastolako idazkaritzan dituzue.