BATZAR NAGUSI ARRUNTA

2025/2026 ikasturteari dagokion Batzarra dela eta, familia, bazkide, irakasle eta Ikastola honetako beste langile guztiei dei egiten zaizue, TXISTOKIN, otsailaren 24an (asteartea), arratsaldeko 17:00etan lehen deialdian, 17:30ean bigarren deialdian, eta, bestela, 18:00etan hirugarren deiaz, ospatuko den BATZAR NAGUSI ARRUNTERA.

GAI ORDENA:

  1. Iazko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta bidezkoa bada, onarpena.
  2. Batzarraren Akta onartzeko bi bazkideen izendapena.
  3. 2024/25 ikasturteko memoria.
  4. Iazko ekitaldiko Urteko Kontuak eta aurtengo Aurrekontuen azalpena eta bidezkoa bada, bien onarpena.
  5. 2025/2026 ikasturterako helburuak
  6. Artezkaritza Kontseiluko kide aldaketa.
  7. Conpliance sistemaren onarpena.
  8. Galde erantzunak.

Ahal duzuen guztiak etortzen saiatuko zaretelakoan, agurtzen zaituztegu.

ARTEZKARITZA KONTSEILUA

OHARRA: 2024/2025eko Urteko Kontuak eta 2025/2026ko aurrekontua Batzarra baino lehenago eskuratu nahi badituzue, Ikastolako idazkaritzan dituzue.