2023/2024 ikasturteari dagokion Batzarra dela eta, guraso, bazkide, irakasle eta Ikastola honetako beste langile guztiei, dei egiten zaizue, TXISTOKIN, otsailaren 27an (asteartea), arratsaldeko 17,30ean lehenengo deiaz eta 18:00etan bigarrenez eta azkenik, ospatuko den BATZAR NAGUSI ARRUNTera.
GAI ORDENA:
1. Agurra.
2. Iazko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta bidezkoa bada, onarpena.
3. 2022-2023 ikasturteko memoria.
4. Iazko ekitaldiko egoera kontua eta aurtengo aurrekontuen azalpena eta bidezkoa
bada, bien onarpena.
5. 2023/2024 ikasturterako helburuak
6. Artezkaritza kontseiluko kide aldaketa
7. Galde erantzunak
Ahal duzuen guztiak etortzen saiatuko zaretelakoan, agurtzen zaituztegu.
ARTEZKARITZA KONTSEILUA
OHARRA: 2022/2023ko Urteko Kontuak eta 2023/2024ko aurrekontua Batzarra baino lehen eskuratu nahi badituzue, Ikastolako idazkaritzatik pasa.