BATZAR NAGUSIA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
31

Urtarrilaren 28an, arratsaldeko 18:00tan, Txistokiko bilera gelan, urteko Batzar Nagusia ospatu zen. Bertan Ikastolako bazkideak deituak izan ziren urteko kontuak eta helburuak errepasatu eta onartzeko.

Batzarra, Andoni Etxezarreta Lehendakariaren agurrarekin hasi zen; eta jarraian, Aitor Iriondo Zuzendariak eta Andoni Etxezarreta Lehendakariak 2018-19 ikasturteko memoria eta egoera, kontu ekonomikoak aurkeztu zituzten. Ondoren, 2019-20 ikasturteko helburu nagusiak eta aurrekontuak errepasatu eta onartu ziren. Bilera amaieran, Artezkaritza Batzordean sartzen diren bi kide berrien aurkezpena egin zen.

Batzar Nagusia ondo amaitzeko, Txistokiko jangelan otamen goxo bat dastatu zuten.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
31