BAZKARDO BERRIA PREST!!!

Guztiok ondo gogoratuko duzue Bazkardoko eraikin berrirako aurrera eraman genuen partaidetza prozesua, ametsetako Bazkardo zer nolakoa nahi genuen erabakitzeko. Ideia asko jaso ondoren, Aste Santuko oporretan langileek obrari ekin zioten.

OBRAK AMAITU DIRA!!

Langileak jo eta su lanean aritu dira lan guztiak amaitzeko. Zur eta lur geratuko zarete!

Irakasleak egun hauetan gelditu ere egin gabe aritu diren arren, zuetako asko ostiralean eta larunbatean etorri zineten laguntzera! Eskerrak! Garbiketa lanak, behar ez genituen altzariak mugitu, gelak atondu…

Familien laguntza ezinbestekoa izan da ikasturte hasierarako espazio guztiak zoragarri izateko, beraz, MILA ESKER!

Aurtengo ikasturte hasiera eguna handia izango da guztiontzat. Hemendik aurrera, GOZATU DEZAGUN!