Bazkardoko hiru dortokak borondate onenarekin hartu ziren eta denbora luzez Bazkardon egon dira, baina dortokentzat gune hori egokiena ez zela ondorioztatu da. Ez zeuden beraien habitat naturalean eta askatasun eta bizitza hobea merezi dute.
Hori dela eta, familia baten laguntzari esker dortokak Basaberen daude. Arkaitzen zaintzak faltan botako dituzte seguru, baina leku ederrean daude orain. Nahi duenak badaki nora joan Bazkardoko dortokengana bisitan, beraiek ere gustora hartuko zaituzte.