Asteazkenean, abenduaren 12an, familia ugari gerturatu ziren Bazkardoko eraikin berriaren aurkezpenera. Bertan, arkitektoek Bazkardo berriaren diseinua aurkeztu zuten, beherago duzuen bideoaren laguntzarekin.
Egitasmo honen emaitza, partaidetza prozesu baten emaitza izan da; bertan, famili ordezkariek, irakasleek eta ikasleek parte hartu dute.
Bazkardoko diseinu berri honek, erakinen egoera hobetzeaz gain, ikastolako marko pedagogiko berriari egokitua izango da; modu honetara, gure pedagogia eta espazioak modu koherente batean uztartuko ditugu.
Obra honekin aste santuan hasiko gara eta 4 hilabetetan zehar lanak egin ondoren, irailaren hasieran obra amaitu egingo da. Modu honetara, hurrengo 2019-20 ikasturtean, eraikin berria izango dugu Bazkardon.