BAZKARDOKO ERAIKINAREN IREKIERA EKITALDIA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
31

Izandakoa, oraina eta etorkizuna uztartu zituen Ikastolak Bazkardoko gela berrien inaugurazioan.

Garai desberdinetan Ikastola aurrera eraman zuten familia, bazkide eta langile ikusi ahal izan ziren bertan eta baita ere gaur egungo Ikastolako kide direnak ere. Bertaratutakoen ohoretan egin zen aurreskuarekin hasi zen ekitaldia. Aitor Iriondo zuzendariak eta Andoni Etxezarreta lehendakariak eraikin berriaren zergatia eta aldaketa teknikoak azaldu zituzten. Maider Lainez alkatearen hitzak eta Goiatz Salbadorrek abestutako “zaindu maite duzun hori” kantaren ondoren, zinta-mozketa sinbolikoa egin zen.

Azkenik, duela 56 urte egindako argazkia errepikatu zen, garai hartako hainbat ikasle eta Mari Paz Artolazabal andereñoa bertan zirela.

Eraikina inauguratu da, baina ikastolak aurrera begira jarraitzen du!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
31