BAZKARDOKO GAZTAINAK GUSTOKOAK DITUGU!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
823

Dakizuen bezala abenduaren 24 goizean ikasleekin kantari ateratzen gara Andoaingo kaleetan zehar.

Ondoren Olentzeroren inguruan abesten jarraitzen dugu Gaztainen usain goxoak Bazkardoko patioa inguratzen duen bitartean.

Gaztainak gustura jaten ditugu egun horretan; jakin badakigu ekintza honen erantzule urte asko daramatzaten Familia bolondresak direla. Urteak dira talde honek Gaztainak prestatzen dituela. Giro aparta jartzen dute abenduaren 24an eta goiz polita pasatzen dugu talde honen inguruan.

Tamalez, talde honek ERRELEBOA behar du eta errelebo hau emateko ikastolako familien beharra dugu.
Argazkietan ikusten den bezala, une goxoak eta dibertigarriak pasatzen dira prestaketa lanean; horregatik animatzen zaituztegu gaztaina prestaketaren TESTIGUA hartzera.
Bazkardoko Gaztainak gustukoak ditugu; eta jarraitu nahi dugu ohitura goxo honekin!!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
823