Zenbat, jolas, barre, negar, salto… egin ote dugun gela hauetan! Ziur zuetako asko ere ikasle zinetenean Bazkardoko “etxetxoetan” ibilitakoak zaretela, gogoratzen? Poza eta pena, sentimendu nahasiak ditugu; poza, hemendik hilabete batzuetarako guztiok amesten dugun eraikin zoragarria izango dugulako eta pena, gure gela kuttunak utzi behar izateagatik.
Hurrengo hilabete hauetan Bazkardoko antolaketa erabat ezberdina izango da, baina guztia primeran joango da, ziur gaude! Aupa Bazkardo!