“BEGIRADA KONTZIENTEAK” PROGRAMA

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
322

Ekaineko azken bi asteetan, kontsumo arduratsua eta emakumeenganako diskriminazioa jorratu zituzten DBH4ko ikasleek, BEGIRADA KONTZIENTEAK programaren barruan.

Programa hau garatzeko bi lanketa desberdinetan aritu ziren: batetik, ikasgelan “Ikertze”ko hezitzaileekin gauzatutako saioak. Saio hauetan indarkeria matxistaren eta kontsumismoaren arteko lotura aztertu zuten (genero rolak nola sortzen diren, gizonezko eta emakumezkoentzat bizi-ibilbide desberdinak nola inposatzen zaizkigun, kontsumismoaren erremintak diren modak, kanon estetikoak, publizitateak, etab. nola eragiten diguten, gure kontsumismo ohiturek pobretutako herrialdeetan eta ingurugiroan zer nolako ondorioak eragiten dituzten…).

Bestalde, bigarren lanketa praktikoagoa izan zen. Ikasleek ikasgelan landutako edukiak beste modu batera adierazteko tailer artistikoak egin zituzten, ikus-entzunezko tailer batean edo sorkuntza artistikorako tailer batean parte hartuz eta sektoreko profesionalek gidatuta.

Lanketa hauen emaitzetako bat da ikus-entzunezko tailerrean parte hartutako ikasleek grabatu zuten bideoa. Hemen duzue ikusgai: KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre
322