BERRIARA BISITA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako komunikazio-tailerreko ikasleek egunkariak sortu dituzte taldeka lehendabiziko ebaluazio honetan. Egunkarien eta Euskaldunon egunkariaren historia ezagutu ondoren, testu periodistikoetan murgilduta ibili dira hiru hilabetez, eta albisteak, iritziak, elkarrizketak eta denborapasak argitaratu dituzte beren lanetan.

Proiektuari amaiera emateko, Berriako erredakziora egin zuten bisita abenduaren 12an, eta bertan 25 urte baino gehiagoz lanean diharduen Iñaki Petxarromanen eskutik ezagutu zuten benetako kazetarien egunerokotasuna. Irteera aberasgarria, inondik inora ere!