
Uztailean Eibarko Mogel herri eskolako irakasleak Bazkardon bisitan egon ziren; horrela, iazko ikasturtean zehar gure ikasle eta irakasleek KIMU materialarekin izandako esperientzia partekatu zuten denentzat lagungarri eta aberasgarria izan zen saioa batean.
Bestalde iaz LHko hiru geletan egin bezala, udan zehar beste hiru geletan ere altzari aldaketak egin dira eta ondorioz datorren astetik aurrera hasiko diren LH1eko ikasleek beraien egunerokorako gela egokiagoak izango dituzte.
Argazkietan ikusten duzuen bezala dena prest dago eta ilusioa nabaria da datorren astelehenetik aurrera aldaketa hauetaz ikasleekin batera gozatzeko.