Bertizen izan ziren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2.mailako ikasleak iragan asteko gau bat pasatzen. Narbarteko aterpetxean egin zuten lo eta, nahiz eta eguraldiak lagundu ez duen, ederki pasa dutela esan digute.
Goizean abiatu ziren Narbartera eta egun horretan bertan, gogo handiz hartuko bi jarduera izan zituzten. Talde erdiak sokak egiten zituen eta beste erdiak, berriz, piragua. Beraz, batzuek neoprenoak jantzi eta han ibili ziren gora eta behera Elizondotik gertu dagoen arroilaren ur freskoetan murgilduz. Besteak, berriz, hor ibili ziren zuhaitzetan barrena zintzilikatuz eta oreka nola hala mantenduz. Bestalde, gauean, diskoteka izan zuten eta han ibili ziren jo eta su dantzan. Izugarrizko giroa sortu zen, dantzari bikainak!!
Biharamunean, goiz jo zuen dianak, talde erdiak hitzordua baitzuen Bertiz Abentura Park-ean. Bertan, “arbolismoa” deritzona praktikatu zuten. Beste talde erdiak, aldiz, piragua egin zuen. Gero, bazkalostean, autobusa hartu eta, pena handiz, itzuli ziren berriz Andoinera.
Irteera zoragarria benetan!!