BERTSO-PAPER LEHIAKETAKO IRABAZLEA

Intza Elordi Orejak, aurtengo bertso-paper lehiaketako irabazleak, ekainaren 9an jaso zuen bere saria. Lehen Hezkuntza bukatzen ari den ikasle honek, Buruntzaldea-Donostialdeako eskualdeko lehiaketan parte hartu zuen beste zenbait ikaslekin batera.

Hernaniko Biteri kultura aretoan, Oihana Iguaran eta Unai Gaztelumendi bertsolariek aurkeztutako ekitaldian Oarsoaldea, Tolosaldea eta Buruntzaldea-Donostialdeako gaztetxoak bildu ziren. Saria jaso ondoren, txapeldunek egindako bertsoa abestuz eman zitzaion amaiera eskolarteko bertso-paper lehiaketari.

Zorionak, Intza!