BERTSOLARITZARAKO MOTIBAZIO SAIOA

52Azaroaren 15ean, asteartea, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritzarako motibazio saio batean parte hartu zuten.

Unai Muñoa eta Oihana Iguaran bertsolariak izan ziren saio honen arduradunak, Andoaingo Punttuka bertso eskola sustatzea izanik helburua.

Andoainen, gazteen bertso talde bat osatu nahi dute, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik hasi eta DBH 4. maila arteko ikasleekin. Taldearen helburua adin tarte honetako gazteak bertsozaletzea da, bertsolaritza landuz.