BERTSOPORRA IRABAZLEA

Aurreko astean, DBH 4ko ikasleak bertso-paperak saltzen egon ziren, ikasbidaiarako diru-bilketa helburu. Bertso-paperetan Gipuzkoako bertso txapelketako partaideen ordena asmatu behar zen sari paregabe bat eskuratzeko, produktuz beteriko saski bat, hain zuzen ere.

Irabazle bat dago, bere izena Aitor San Sebastián da, baina bere semea den Eñaut San Sebastianek bete omen zuen porra eta berak jaso du saria ikastolan, nola ez. Saski hau Coviran supermerkatuak eskaini du eta, beraz, bertako hainbat produktu daude saskian, hala nola, turroia, mazapana, zainzuriak, anana goxo bat, etb. 

Zorionak irabazleari!!!!!