BOGA BOGA, MARINELA

Amaiera ezin hobea eman diote Lehen Hezkuntza 2.mailako ikasleek Boga boga, marinela gaiari.

Bi aste luzez itsasoari buruzko erakusketa osatzeko proiektuan buru belarri aritu ondoren hiru geletan banatuta antolatutako itsas museoa bisitatu zuten Lehen Hezkuntza 2ko ikasleen etxeko eta lagunek.

Museoetako gida onenen pare egindako eskulanak gustura erakutsi zituzten, itsasoko animaliei buruz ikasitakoak azaldu zizkieten eta gainera kantuan ere ausartu ziren.

Gaurtik hasita oporrak gozatzera! Bueltan proiektu berriak izango dituzte zain!