BON APPÉTIT!

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1.mailako Frantseseko ikasleak sukalde munduan murgildu dira hiruhileko honetan. Beste zenbait konturen artean, janarien izenak, bakoitzaren gogoko platerak edo eta jatetxe batean erabilgarri izan litezken hainbat esamolde landu dituzte.

Unitate amaierako proiektu gisa, teoria utzi eta praktikara egin dute salto, eta taldeka errezeta bana prestatu dute, bideo-tutorial bat ere sortuz.

Errezeta hauetako batzuk dastatzeko aukera ere izan dugu, adibidez, fruta izozki hauek.

Ederrak zeuden, bon appétit!