Aurreko astean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4. mailako ikasle talde bat udalak antolatutako Booktuberboom egitasmoan parte hartzera joan zen. Booktuberboom-ek gaztetxoen artean irakurzaletasuna bultzatzea du helburu, eta horretarako, ikasleak lehiaketa batean parte hartzera animatzen dituzte TikTok, Instagram eta Youtube plataformen bitartez.
Guzti honen informazioa jasotzeaz gain, ikasleek haien bideoak grabatu, editatu eta elkarbanatu zituzten taldeka haien gustuko liburu baten inguruan.
Bideo bikainak eta entretenigarriak egin zituzten, lehiaketara bidaltzeko modukoak!