Aste honetan, 2 eta 3 urteko haurrek esperientzia artistiko oso berezia bizi izan dute. Tailer bat egin dute, Yayoi Kusama artista japoniarraren unibertso koloretsuan murgilduz.
Helburua askatasunez esperimentatzea, ukitzea eta sortzea izan da. Horretarako, espazioa txoko ezberdinetan antolatu da, haien gaitasunei egokitutako jarduera ezberdinekin. Txoko eta objektuak milaka koloretako punturekin bete dituzte, Infinity Rooms ospetsuak imitatuz. Era berean, testura eta forma zirkularrekin esperimentatu dute ingurune seguru eta dibertigarri batean.
Gure artista txikiek izugarri gozatu dute esploratzen, eta zirkulu sinple batzuekin magiaz betetako mundu bat sor daitekeela ikasten.


