BURUNTZALDEA: IBILBIDEEN EGUNA 2016

buruntzaldea_ibilbideakDatorren urriaren 23an, Buruntzaldeko ibilbideen 9. eguna ospatuko da.

Bost ibilbide ezberdin daude aukeran, landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz. Hauek dira ibilbideak:

  • ANDOAIN – LASARTE-ORIA. 7,9 km.ko luzera du; oinez soilik egin daiteke.
  • ANDOAIN – URNIETA. 4,8 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke.
  • ANDOAIN – USURBIL. 14,9 km.ko luzera du (luzeena da); oinez soilik egin daiteke.
  • LASARTE-ORIA – URNIETA. 3,9 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke.da.
  • LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA 9,00 km.ko luzera du; oinez edo bizikletaz egin daiteke.

Buruntzaldeko Ibilbideen eguneko zehaztasunak:

  • EGUNA: 2016ko urriaren 23a, igandea.
  • ORDUTEGIA: 9:00 – 14:00 bitarte
  • Herri bakoitzean kontrol une bat egongo da, ANDOAINEN: Udaletxe azpian

Informazio guztia, HEMEN