BUZTINAREKIN ESKULANETAN

Ugaztunak, narrastiak, hegaztiak…Lehen hezkuntzako 2.mailako ikasleak animalien munduan murgilduta dabiltza azken asteetan eta oraingoan sormenari tartea eskaini diote.

Hala, aste honetan eskulanetan aritu dira eta ikasle bakoitza buztinarekin animalia bat egiten saiatu da. Pozik aritu dira eskuak zikin-zikin eginda eta erronka zaila zen arren, ahaleginak merezi izan du.

Hurrengoa noiz?