HH5 urteko gelan artista berezi bat ezagutu dugu: Hervé Tullet. Bere artelanetan kolore biziak, puntuak eta borobilak dira protagonista nagusiak. Estilo sinplea badirudi ere, oso modu erakargarrian erabiltzen du artea. Bere lanek sormena, askatasuna eta parte-hartzea sustatzen dituzte.
Abiapuntu bezala, Ideia bat liburua erabili dugu. Liburu honetan proposamen artistiko ugari aurkitzen dira: puntuak, marra askeak, kolore nahasketak eta sormen-jolasak. Irakurketaren eta proposamenen bidez, artearekin modu libre eta dibertigarrian esperimentatzeko aukera izan dugu.
Artista ezagutu ondoren, guk ere Tulleten estiloko artelan bat sortu dugu. Kolore ezberdinetako margoekin puntuak egin ditugu, handiak eta txikiak, elkar gainjarri eta konposizio kolektibo bat osatuz. Prozesuan probatu, nahastu eta ausartu gara, gure irudimena martxan jarriz.
Esperientzia aberasgarria izan da, eta arteaz gozatzeko modu berri bat deskubritu dugu.


