MENDIMETROAK, KILOMETROAK 2017ren ALDE

Iragan ingandean, maiatzaren 21ean, Txantxiku ikastolak Kilometroak 2017ren aldeko ekintza burutu zuen; Mendimetroak hain zuzen. Gipuzkoako ikastola guztiek parte hartu genuen eta gure herriko mendi tontor batean Kilometroak 2017ren aldeko talde-argazkia egin genuen. Andoainen, Belkoiainerako mendi martxa antolatu zen eta Ikastolako ikasle, langile, familiek parte hartzeaz gain, Leitz eta Burdina taldeek parte hartu zuten. Egun polita […]

Irakurri

NATURAZ GOZATUZ

Udaberria oso garai ederra da, parke, zelai eta inguruko mendiak polit-politak jartzen dira eta garai honetan kanpora ateratzeko aukera izaten da, eguraldi ona aprobetxatuz. Pasa den astelehenean, Tren-txikin barrena, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak Otita parkera edo naturgunera abiatu ziren eguna pasatzeko asmoz. Bidean ikusten zituzten animaliak aztertuz eta txorien kantua entzunez egin zuten bidea eta, […]

Irakurri

PANELAK, BAZKARDORAKO

Maiatzaren 9 arratsaldean ustekabeko bisita jaso zuten Bazkardoko ikasleek. Bazkalostean, Batxilergoko 1go mailako Teknologia ikasgaiko ikasleak azaldu ziren Bazkardoko patiora, egurrezko lau panel handi eskuartean zituztela. Duela zenbait hilabete Bazkardoko irakasleen eskutik jasotako gonbidapena onartu eta astez aste egindako lan txukunaren ondorio, patioan ezarriko diren lau panel diseinatu eta eraiki dituzte. Haurrek hainbat lanketa egin […]

Irakurri

ATZERA KONTUA!

Gain-gainean da osteguna! Maiatzaren 11, Arritxulora joateko eguna! Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako haurrak pozez zoratzen daude lehen aldiz bi egunetako irteera egingo dutelako! Aspalditik ari dira geletan jarritako atzera kontuari egunero koskatxoa kentzen, eta aspalditik ari dira tartean behin, ordenagailuan Arritxuloko argazkien bidez, bertako txokoak ezagutzen ere: jangela, logelak, natur ingurunea… Zer janari eraman, […]

Irakurri

DBH 4. MAILAKO IKASLEAK IKASBIDAIAN IZAN DIRA

Aste Santua eta Santa Krutzen artean solte geratu den aste hori aprobetxatu dute DBH 4. mailako ikasleek ohiko etapa amaierako ikasbidaia egiteko. Aurten ere Bartzelonan izan dira, Pirinioetan geldialditxo bat egin eta gero. Astelehen goizean abiatu ziren Espot-era. Han igaro zituzten lehendabiziko bi gauak beraientzako bakarrik zituzten apartamentu batzuetan. Inguru bukoliko honetan, hainbat kirol eta […]

Irakurri

STA KRUTZAK IKASTOLAN

Hasi dira jada Andoaingo festa kuttunak, Sta Krutzak. Usadioari jarraituz, Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek danborrada alai eta koloretsu batez ospatu dute festen hasiera. Bazkardon, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleak izan dira protagonistak jolaslekuan jo duten danborradan. Txistokin, berriz,, Lehen Hezkuntzako 3-4-5-eta 6. mailako ikasleek frontoian elkartu eta jo […]

Irakurri

“MARTINET” ESKOLA EZAGUTZEN

Apirilaren 22an gure ikastolako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko irakasle talde bat Bartzelonako Martinet eskola ezagutzen egon zen. Bertako proiektu pedagogiko berritzailea ezagutzeaz gain, gune eta espazioak aztertzeko aukera izan zuten. Ilusioz  beterik etorri dira, bertan ikusitakoaz hausnartzen eta  gauza interesgarriak txertatzeko gogoz!

Irakurri

MATRIKULAZIOA BATXILERGOA 2017-18

Datorren maiatzaren 4 eta 12 bitartean, 2017-18 ikasturterako Batxilergorako matrikulazio epea zabalduko da. Aita Larramendi Ikastolak bi batxilergo mota eskaintzen ditu: GIZA eta GIZARTE ZIENTZIAK ZIENTZIA eta TEKNOLOGIA Batxilergoak, ikasleak etorkizunera bideratzen ditu. Lanbide Heziketarako zein Unibertsitaterako ateak irekitzen ditu eta, gure helburua, ikasleei horretarako prestakuntza sendoa eskaintzea da. Informa zaitez gure webgunean [KLIK HEMEN]. […]

Irakurri

JOLASTOKI BERRIA

Duela aste pare bat, guraso talde batek Bazkardoko beheko jolasgunea eraberritu zuen, hainbat jolas-modulu jarriz: hondar-gunea, enbor-zirkuitua, etxetxoak, sukalde erraldoia… Bi urteko haurrek ondo asko probatu eta aztertu dituzte elementu horiek guztiak eta lasai asko esan genezake arrakasta handia izan dutela. Haurrak izugarri disfrutatzen ari dira bertan. Horren lekuko, 2 urteko haurren argazki eta bideo hauek. […]

Irakurri

WERTHER-EKO IKASLE ALEMANIARRAK BISITAN

Gurekin izan ditugu batxilergo 1. mailako ikasleekin elkartrukean parte hartu duten ikasle alemaniarrak. Iragan ostiralean iritsi ziren eta ia astebete Andoainen igaro ondoren, atzo ostegunarekin abiatu ziren Alemaniarantz. Jarduera ugari izan dituzte astean zehar eta oso integraturik ikusi ditugu gure ikasleekin, gustura egon diren seinale. Etorritakoan, ikasle alemaniar bakoitza gure ikasleetako baten etxean finkatu eta […]

Irakurri