AGENDA 21: BIGARREN UDAL FOROETAN PARTAIDE

Iragan astean, bigarren udal foroak izan ziren, non LH 1 eta DBH 4 bitarteko ikasle batzuk parte hartu zuten. Otsailean ospatutako udal foroen jarraipena izan da honako hau. Izan ere, Andoaingo Udalak proiektu bat gauzatu nahi du eta helburu horrekin Andoaingo ikastetxe guztietako ikasleak bildu ditu bi foroetan hauen iritzia eta ideiak entzun eta kontutan […]

Irakurri

BAZKARDOKO JOLASLEKUA AUZOLANEAN BERRITUA

Martxoaren 18an, larunbata goizean, 27 guraso inguru bildu ziren Bazkardoko Ikastolan, jolaslekua eraberritu asmoz. Hainbat modulu jarri zituzten jolaslekuaren eremu desberdinetan: paleekin egindako koloretako etxetxo txikiak, egurrezko sukalde bat, hondar-gune erraldoi bat, enborrekin egindako zirkuitu bat eta baita banku eder batzuk ere. Hamaiketakorako tartea ere izan zuten eta giro ederrean jolasleku polit bat sortu zuten. Haurrek ere parte […]

Irakurri

DBH 3ko IKASLE ALEMANIARRAK GURE ARTEAN IZAN DITUGU

Hilabete t’erdi igaro da jada gure DBH 3. mailako ikasleak Alemanian gonbidatu izan zirenetik. Oraingoan, aldiz, anfitrioi izatea egokitu zaie; izan ere, astebete egon dira ikasle alemanak Andoainen. Jarduerez eta irteerez betetako astea izan da hau, beraz, guztiontzat. Nahiz eta euriak zenbaitetan atsedenik ez eman, primeran pasa dute ikasle bai alemanak eta baita andoaindarrak ere. […]

Irakurri

PAUSOKA-PAUSOKA, ZENTZUMENEN BIDAIA

Haur Hezkuntzako 2 urteko haurrek esperimentu interesgarria burutu dute. Oinutsik jarri eta hainbat material zapaldu dituzte, desberdinak oso: lastoa, buztina, harri biribilak, ura… Gustura ibili dira, haietako bakoitza zapaltzean sentitzen zutena hautematen. Esperientzia erakusten duen bideoa eta argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Irakurri

ELKARTRUKEA 2017: BADATOZ ALEMANIARRAK

Aste honetako ostiralean iritsiko dira Alemaniako Werther herriko ikasleak. Gurekin izango dira martxoaren 10-16 bitartean. Egun hauetan, hainbat jarduera egiteko aukera izango dute. Bertako ohiturak eta bizimodua ezagutzeaz gain, Donostia eta Bilbo bisitatuko dituzte. Baita kostaldeko zenbait herri eta Zumaiako flischa. Hementxe duzue egitarau osoa: EGITARAUA

Irakurri

AMONEN IKASGAI BIKAINA

Hilabete joan bada ere, Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutikoek oraindik ongi gogoan dituzte urtarrilaren amaieran euren geletako hiru amonak egindako bisitan entzundakoak. Amonen, euren ume garaietako aisialdiaz mintzatu zitzaizkien eta gaur egun baino baliabide eta jostailu gutxiagorekin, irudimena erabiliz zer nolako jolas politak egiten zituzten erakutsi zieten. Erakutsi bakarrik ez, praktikan jartzeko aukera ere izan zuten. […]

Irakurri

ZUHAITZ EGUNA

Iragan martxoaren 2an Lehen Hezkuntzako 5. mailako gure ikasleek landaketa saioa izan zuten Bordaberri inguruko zelaian. Ohitura denez, udaletxeko zenbait langileren laguntzarekin, aitzurra eskuan hartu eta lorazain dotore gisan ibili ziren Haritza, Pagoa edota Lizarraren moduko zuhaitzak landatzen. Naturan murgildutako ordubete inguruko irteeratxo honetan, taldeka antolatutako zuhaitzen landaketaz gain, zuhaitzen sailkapena egiteko gai zirela ziurtatzearren, txosten […]

Irakurri

DBH 2. MAILAKOEN ELKARRIZKETAK

DBH 2. mailako komunikazioko ikasleak kazetari lanetan aritu dira, berriz ere, 2. ebaluazioari amaiera emateko. Elkarrizketak landu dituzte eta, taldeka galderak prestatu ondoren, elkarrizketak egin, grabatu eta bloggean argitaratu dituzte. Benetako profesionalak dirudite gure kazetariek, erantzun politak lortu baitituzte beren lanetatik. Elkarrizketatu dituztenen artean, Xabier Lasa (Aiurri), Garikoitz Plazaola (Ernaitza), Ana Carrere (alkatea) eta Simón […]

Irakurri

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK EKAINBERRIN

Ostiralean Ekainberri bisitatzen izan ziren DBH 1. mailako ikasleak. 1969an aurkitutako haitzulo hau, Ekain, Paleolito garaiko labar-artearen lan bikaina da. Halere, munduko beste hainbat kobazuloetan izandako esperientzia txarraren ondorioz, Ekaingo kobazuloaren erreplika bakarrik bisitatu daiteke, bisitarien presentziarekin margo originalak ondatu ez daitezen. Fidelki berreraikitako erreplika hau, Ekainberri, izan zen gure ikasleek ikusi zutena. Ekaingo giza […]

Irakurri