HAUR HEZKUNTZAKO 4 URTEKOAK SUKALDARI

Haur Hezkuntzako 4 urteko neska-mutilek hamaiketako ederra egin zuten pizza janez. Lehendabizi, pizzaren oinarrian tomatea zabaldu zuten. Ondoren, urdai goxoa eta gazta gehitu zuten. Labean sartu eta berotu bat eman ondoren, itxura ederreko pizzak geratu ziren. Azkenik, gozo-gozo jan zituzten, ummm!

Irakurri

LORRATZAK TALDEA LEHEN HEZKUNTZAKO 5. ETA 6. MAILAKOEKIN

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoek gure ikastolako lau ikasle ohiek (Maddi, Garazi eta Rebeca) osatutako Lorratzak musika taldearen bisita izan zuten pasa den ostegunean, martxoaren 23an. Saioan zehar ikasleek zenbait galdera bitxi egin zizkieten taldeko partaideei, beraien sorreraren, harremanen nahiz musika ibilbidearen inguruan. Solasean aritu ostean, musikarako tartetxo bat ere izan zuten, noski! Ikasleak […]

Irakurri

LH 5. MAILAKOAK HONDARRIBIAN

Iragan martxoaren 21 eta 22an Lehen Hezkuntzako 5. mailakoek bi egunetako irteera burutu zuten. Lehenengo egunean, goizean, Plaiaundiko Parke Ekologikoa bisitatu zuten. Plaiaundi, Txingudiko badian kokatzen da, Bidasoa ibaiaren bokalean, Irun, Hondarribia eta Hendaia herrien artean. Bertan, bisita gidatu bat egin zuten, hegaztien hainbat habitat ikusiaz: ur gezako aintzirak, padurak, zuhaiztiak… Arratsaldean Hondarribia ezagutu zuten. Hurrengo […]

Irakurri

LH 4. MAILAKO IKASLEAK ORION

Lehen Hezkuntzako 4. mailako neska-mutilak Orion izan ziren, iragan martxoaren 22 eta 23an. Udaberri giro bete-betekoan ibili ziren: asteazken goizean lainotsu, arratsaldean euri-zaparradak eta haizea eta ostegunean, berriz, eguzkitsu. ARRAUN-ETXEA Oria ibaiertzean dagoen Arraun-Etxean izan ziren, gidari apartarekin: Ibon Urbieta arraunlari-ohia, Kontxako bandera lau aldiz irabazitakoa eta Olinpiadetan ere parte hartutakoa. Traineru estropaden jatorria azaldu […]

Irakurri

AGENDA 21: BIGARREN UDAL FOROETAN PARTAIDE

Iragan astean, bigarren udal foroak izan ziren, non LH 1 eta DBH 4 bitarteko ikasle batzuk parte hartu zuten. Otsailean ospatutako udal foroen jarraipena izan da honako hau. Izan ere, Andoaingo Udalak proiektu bat gauzatu nahi du eta helburu horrekin Andoaingo ikastetxe guztietako ikasleak bildu ditu bi foroetan hauen iritzia eta ideiak entzun eta kontutan […]

Irakurri

BAZKARDOKO JOLASLEKUA AUZOLANEAN BERRITUA

Martxoaren 18an, larunbata goizean, 27 guraso inguru bildu ziren Bazkardoko Ikastolan, jolaslekua eraberritu asmoz. Hainbat modulu jarri zituzten jolaslekuaren eremu desberdinetan: paleekin egindako koloretako etxetxo txikiak, egurrezko sukalde bat, hondar-gune erraldoi bat, enborrekin egindako zirkuitu bat eta baita banku eder batzuk ere. Hamaiketakorako tartea ere izan zuten eta giro ederrean jolasleku polit bat sortu zuten. Haurrek ere parte […]

Irakurri

DBH 3ko IKASLE ALEMANIARRAK GURE ARTEAN IZAN DITUGU

Hilabete t’erdi igaro da jada gure DBH 3. mailako ikasleak Alemanian gonbidatu izan zirenetik. Oraingoan, aldiz, anfitrioi izatea egokitu zaie; izan ere, astebete egon dira ikasle alemanak Andoainen. Jarduerez eta irteerez betetako astea izan da hau, beraz, guztiontzat. Nahiz eta euriak zenbaitetan atsedenik ez eman, primeran pasa dute ikasle bai alemanak eta baita andoaindarrak ere. […]

Irakurri

PAUSOKA-PAUSOKA, ZENTZUMENEN BIDAIA

Haur Hezkuntzako 2 urteko haurrek esperimentu interesgarria burutu dute. Oinutsik jarri eta hainbat material zapaldu dituzte, desberdinak oso: lastoa, buztina, harri biribilak, ura… Gustura ibili dira, haietako bakoitza zapaltzean sentitzen zutena hautematen. Esperientzia erakusten duen bideoa eta argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Irakurri

ELKARTRUKEA 2017: BADATOZ ALEMANIARRAK

Aste honetako ostiralean iritsiko dira Alemaniako Werther herriko ikasleak. Gurekin izango dira martxoaren 10-16 bitartean. Egun hauetan, hainbat jarduera egiteko aukera izango dute. Bertako ohiturak eta bizimodua ezagutzeaz gain, Donostia eta Bilbo bisitatuko dituzte. Baita kostaldeko zenbait herri eta Zumaiako flischa. Hementxe duzue egitarau osoa: EGITARAUA

Irakurri

AMONEN IKASGAI BIKAINA

Hilabete joan bada ere, Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutikoek oraindik ongi gogoan dituzte urtarrilaren amaieran euren geletako hiru amonak egindako bisitan entzundakoak. Amonen, euren ume garaietako aisialdiaz mintzatu zitzaizkien eta gaur egun baino baliabide eta jostailu gutxiagorekin, irudimena erabiliz zer nolako jolas politak egiten zituzten erakutsi zieten. Erakutsi bakarrik ez, praktikan jartzeko aukera ere izan zuten. […]

Irakurri