AURTENGO PERTSONAIA GONBIDATUA : BEÑAT HACH EMBAREK

Ostegunean, hilak 9, Beñat Hach Emarek izan zen ikastolan batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei Saharako gatazkaren inguruan hitzaldi bat ematen. Ohitura denez, urtero euskararekin lotura duen pertsonaia ezagun bat gonbidatua izaten da ikastolara eta aurten aita sahararra eta ama ormaiztegiarra duen kazetari honi luzatu zaio gonbidapena. Ordubete luze iraun zuen hitzaldian, maisuki azaldu zuen […]

Irakurri

LHko 1. MAILA IGERILEKUAN

Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak, hilabete luzez aritu dira igerilekura joanez eta begi bistakoa da egin duten aurrerapena. Aldatzeko orduan ere martxa ederra hartu dute, bakar bakarrik jantzi, erantzi eta motxila txukun txukun eginez. Hona hemen irudi polit batzuk:

Irakurri

AGENDA 21eko UDAL FOROETAN PARTE HARTZEN

Iragan otsailaren 2an Urigain kultur etxean, Agenda 21eko udal foroak izan ziren. Bertan, Andoaingo ikastetxeetako ikasleak bildu ziren ingurumenaren aldeko konpromiso batzuk zehazteko. Aurtengo gaia “herri jasangarria eta aisialdia” dugu. Lehendik, Ikastolan jarduera desberdinak egin dira, eta haietatik ateratako emaitzak antolatu zituzten udal foroetan. Maiatzean, Udalbatza batera joango dira, eta Udal taldeari konpromisoak argitu eta […]

Irakurri

LH 2. MAILA: AITONA-AMONEKIN JOLASEAN ETA EUREKA MUSEOAN

IKASTOLATIK EUREKA MUSEORA Txanelako 4.gaia, “Hamar, bederatzi, zortzi, zazpi, sei…!” gaia bukatzeko, zer hobe Eureka Zientzia Museoa bisitatzea baino! Horixe pentsatu zuten Lehen Hezkuntzako 2. mailako irakasle eta ikasleek eta, esan eta egin. Lehendabizi, Planetariumean izan ziren  eta kartoizko suzirian sartuta gure Eguzki sistema gertutik ikusi ahal izan zuten. Zirragagarria! Animaliak atalean ere izan ziren. Animalia basati […]

Irakurri

BATXILERGOKO IKASLEEN ESPERIENTZIA ALEMANIAN

Andoainen ditugu jada Alemanian izandako ikasleak. Dagoeneko klaseko martxa hartu dute, azterketak berehala hasiko baitira. Dena den, Alemaniako esperientziak indarberritu ditu ikasleak. Aurreko albiste batean aipatu bezala, Alemaniara iritsi eta astebukaera familiarekin igaro zuten ikasleek. Astelehenean, ikastola eta herria (Werther) ezagutu zituzten eta, astean zehar, inguruko hirietara ere gerturatu ziren. Esaterako, Lemgo-n bertan jazotako sorgin-ehizaren […]

Irakurri

DBH 3. MAILAKO IKASLEEN ESPERIENTZIA ALEMANIAN

Alemaniako bidaia gogoan dutela bueltan dira DBH 3. mailako ikasleak. Bertan ia astebete igaro ondoren, gazte alemaniarrak noiz etorriko diren zain ditugu ikasleak; alabaina, hemendik aste batzuetara gurea izango da ikasle alemaniarrei gure bazterrak erakusteko ardura. Twistringen izan dira gure DBH 3. mailako ikasleak. Astebukaera familiarekin igaro ondoren, jardueraz beteriko asteari ekin zioten. Twistringen ez […]

Irakurri

IPUINEN MAGIA

Ipuinak, istorio laburrak, batzuetan alaiak, besteetan tristeak, batzuetan lasaiak besteetan iskanbilatsuak… Baina badu zerbait ipuinak, era batekoa izan ala bestelakoa, mundu guztiko haurrak erakartzen dituena. Badakizue zer den? Magia. “Bolon bat eta bolon bi isil isilik nago ni txiribi-txiribita begiak irekita ahoa itxita… eta ipurdia lurrean itsatsita”

Irakurri

BERRITZAILEAK BETI

Sortu zenez geroztik, euskararen eta euskal kulturaren sustapenarekin batera, berrikuntza pedagogikoa izan da Aita Larramendi Ikastolaren ardatzetako bat. Hala, jendartearen eta hezkuntza esparruaren bilakaera eta joerei erreparatuta jardun izan dugu lanean urtez urte, etengabeko hobekuntza dinamikak txertatuz etapa guztietan. Haur Hezkuntzako ezaugarrietako batzuk hemen ikus ditzakezue, guztiek haurraren ongizatea eta erritmoa errespetatzen dute. Haurra baita […]

Irakurri

OPARIEKIN DISFRUTATZEN!!

Gabonetako oporretatik bueltan sorpresa polita topatu zuten HHko 5 urtekoek geletan: Olentzeroren oparia!! Izan ere, oporren aurretik, “nahi duzuna ekarri” esanez mezua idatzi zioten Olentzerori. Eta gero, Mari Domingiri eman. Eta Olentzerok bai jakin!! Asmatu du bai, gustukoak dituzten gauzak ekartzen!! Jolaserako eta lagunartean gustura aritzeko primerako opariak ekarri dizkiete. Eskerrik asko!        

Irakurri