AMA-HIZKUNTZAK EZAGUTZEN

DBH 1. mailako ikasleak bigarren ebaluazioan hizkuntzak eta hiztunak ezagutzen hasi dira gaztelanian. Ikasle guztiak eleanitzak dira, eta ama-hizkuntzaz eta arbasoez hitz egiten hastean, zein aberatsak garen konturatu gara. Euskara eta gaztelania ez ezik, gure ikasleek beste hizkuntza batzuk ere jaso eta barneratu dituzte txikitatik. Esaterako, Damienek ingelesa izan du ama-hizkuntza, Danik errusiera, Davidek portugesa… […]

Irakurri

LH 5. eta 6. MAILAKOAK “XISTERA” IKASTEN

Abenduak 12tik 16rako astean, Xistera Elkartekoak izan ditugu gurekin Gorputz Hezkuntzako saioetan. Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailako ikasleek beraz, Andoainen bere historia duen zesta punta ezagutu eta lantzeko aukera izan dute. Joku ezberdinen bitartez zestaren erabilera landu dugu eta oso gustura aritu dira ikasle guztiak. Lanketa honek Ameriketara, Filipinetara, Bartzelonara… joandako puntisten, familien inguruan […]

Irakurri

AINHOA MANTEROLA, TEODORO HERNANDORENA IPUIN LEHIAKETAN SARITUA

Ainhoa Manterolak, batxilergo 1.mailako ikasleak, Zizurkilgo Udalak antolatzen duen Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketako 1. saria eskuratu du D kategorian (14-16 urtekoena). “Hari lauso bati helduta” izenburu duen bere kontakizunak, egoera gatazkatsua bizi duen neska gazte baten bizipen pertsonalak irakurtzeko aukera eskaintzen du. Ostiralean, hilak 23, izango da sari banaketa. Zorionak Ainhoa!

Irakurri

KAZETARI PROFESIONALEN BISITA

DBH 1. eta DBH 2. mailako Komunikazio Tailerreko ikasleek bi kazetari profesionalen bisita jaso dute. Alde batetik, Jon Eskudero etorri da ikastolara, DBH 1. mailako ikasle en galderei erantzun eta bere bizipenak kontatzera. Jon andoaindarra da, ikus-entzunezko kazetaritza ikasi zuen, eta gaur egun Berriako kirol-kazetaria da. Bere ikasketez eta lanbideaz gain, afizioez ere aritu da, eta […]

Irakurri

MATRIKULAZIOA 2017-18: IKASTOLARI BURUZKO INFORMAZIOA, ATE IREKIAK…

Hemen da, 2017-18 ikasturterako matrikulazioa.  2015. urtean jaiotako haurren txanda izango da aurten. Baliteke zuen seme-alabaren kasua izatea. Hala balitz, elkar ezagutzen dugun arren, Ikastolatik matrikulazio prozesuaren nondik norakoak zuzenean helarazi nahi dizkizuegu.  Beste horrenbeste, 2015ean jaiotako haur andoaindarren familiei. Halakorik ezagutuko bazenute, biziki eskertuko genizueke Ikastolaren berri izateko bideak jakinaraztea. Beraz, ZABALDU ALBISTEA, mesedez! IKASTOLARI […]

Irakurri

DBH 2ko IKASLEAK SARITUAK “MOTXIAN EBY” LEHIAKETAN

DBH 1 eta DBH 2ko Komunikazio Tailerreko ikasleak “stop motion” teknika lantzen aritu dira 1. ebaluazioan, eta oso lan txukunak egin dituzte. Ikasle batzuek “Motxian Eby” lehiaketara aurkeztu zituzten beren bideoak eta sorpresa jaso berri dugu; DBH 2ko bideo bat saritua izan da! Egileek larunbat honetan jasoko dute saria, Astigarragan egingo den sari-banaketa ekitaldian, gaur larunbatean, […]

Irakurri

DBHko IKASLEAK TXURI URDINEN PATINATZEN

Gabonetako oporren aurretik ohitura denez, DBH 1 eta 2ko ikasle eta irakasleak Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian izan dira. 11ak aldera autobusa hartu eta ordu erdi beranduago heldu dira bertara. Ikasleak irrikitan zeuden pistan sartzeko; beraz, patinak azkar jantzi eta segituan hasi dira patinatzen. Askorentzat lehendabiziko esperientzia zen izotz gainean, baina ordu eta erdi bueltaka eta […]

Irakurri

OHIKO BATZAR NAGUSIA

2016/17 ikasturteari dagokion Ohiko Batzar Nagusia dela eta, guraso, bazkide, irakasle eta Ikastola honetako beste langile guztiri, dei egiten zaizue. Lekua: Ikastola handiko Bilera Aretoa Eguna: abenduaren 20an (ASTEARTEA), Ordua: arratsaldeko 18,00etan lehenengo deiaz eta 18,30ean bigarrenez eta azkenik. GAI ORDENA: Agurra. Iazko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta bidezkoa bada, onarpena. 2015-16 ikasturteko memoria. Iazko […]

Irakurri