LH 5. MAILAKOAK “EUREKA” ZIENTZIA MUSEOAN

Aurreko ostiralean, azaroak 11, Lehen Hezkuntza 5 mailako ikasleek, EUREKA zientzia museora bisita egin zuten. Bi jarduera nagusi izan zituzten. Lehenik eta behin, hiru taldetan banaturik, begirale baten laguntzaz bisita bat egin zuten museoan barrena. Ordubeteko iraupena izan zuen. Ondoren, Planetariumean zuzeneko saio bat jaso zuten. Bertan Txanelan lehenengo gaian landutako kontzeptuak gogoratu zituzten. Eguzki […]

Irakurri

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILAKOAK “ZAHARREN EGOITZAN”

Aste honetan, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak Zaharren Egoitzan izan dira, bisitan, urtero moduan. Bisita berezia izaten da. Helburu nagusia, gure kantu eta dantzekin aitona-amonei arratsaldea alaitzea izaten da. Aurten ere lortu dugu haien aurpegietan irrifartxo batekin jartzea eta gustura gaude horrekin. Beraiek ere oso ondo portatzen dira gurekin, merienda ederra ematen baidigute! Eskerrik asko, […]

Irakurri

5 URTEKOAK ERAKUSKETA PRESTATZEN

Udazkenean bete-betean murgilduta gaude eta HH5eko haurrak ere udazkena gaitzat hartuta buru-belarri ari dira lanean. Izan ere, azaroaren 22an, erakusketa berezia eskainiko diete euren senitartekoei eta ordurako dena prest eduki nahi dute. Hostoak biltzen izan dira, lehortzen eduki dituzte, plastilinarekin udazkeneko fruituak egin dituzte, baita tenperarekin hostoak margotu ere… Prozesu polita izan da eta guztiak […]

Irakurri

EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAN ZIENTZIALARIEKIN HARREMANETAN

Bigarren aldia da aste berean batxilergo 1Z-ko ikasleak zientzi mundua esploratzeko irteera egiten dutela. Oraingoan Donostiako Eureka! zientzia museora egin dute bisita arlo ezberdinetako zientzialarien esperientziak entzuteko bai eta makina bat esperimentu probatu eta haiekin liluratzeko. Astelehen goizean, beraz, hara abiatu ziren ikasle eta irakasleak. Hasteko, areto batean sartu eta hainbat zientifikoren esperientziak entzun zituzten. […]

Irakurri

IRTEERA BIKOITZA BATXILERGO 1. MAILAN

Aurreko ostiralean, batxilergo 1. mailako ikasleak irteera izan zuten euren tutoreekin. Alde batetik, 1H-koak indusketa lanak ikustera joan ziren Etxarrira. Bestalde, 1Z-ko ikasleak Urretxura egin zuten bisita, mineral eta fosilen museora. Batx 1Zkoak Mineral eta fosilen Museoan Gauza askoren berri ematen digute fosilek eta mineralek. Horretaz gain, erakargarria da erabat hauen edertasuna. Hauxe bera gertutik […]

Irakurri

BATXILERGO 2Z-ko IKASLEAK ZIENTZIA MUNDUAN MURGILTZEN

Duela zenbait egun, Batxilergo 2Zko ikasleak zientzia astean izan ziren Donostiako Kursaalean, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero antolatzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren astean. Makina bat stand eta tailer antolatu ziren eta han izan ziren gure ikasleak, zientzia gertutik ikusi, entzun eta sentitzeko. Alde batetik, stand ugari ipini ziren, non helburua zientzia arlo ezberdinak modu erakargarri […]

Irakurri

LH 2. MAILAKOAK ERDI AROA EZAGUTZEN

Maddalen eta Ferminek denboraren makina berriro martxan jarri dute eta Erdi Arora eraman dituzte Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutikoak. Andoainen ere Erdi Aroko eraikuntzak baditugunez, herrian zehar ibilalditxo bat egin dute garai hartako Isturitzaga dorretxea, Jauregi baserria, Sagarmendi dorretxea eta Santa Krutz baseliza ikusi ahal izateko. Ikus albistea eta argazkiak, HEMEN

Irakurri

DBH 1. MAILAKO IKASLEAK GAZTE LOKALEAN

Duela egun batzuk, DBH 1eko ikasleak gazte lokalera hurbildu ziren euren tutoreekin. Bisita labur, baina probetxuzko horretan, gazte lokalak adin horretako gazteei eskaintzen diena ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek. Hasieran, taldeka eseri eta arduradunak azalpen laburra eman zien, bertan dauden txoko ezberdinen inguruan eta baita bertan antolatzen diren ekintzei buruz ere. Gainera, mugikor […]

Irakurri