MATRIKULAZIOA 2017-18: IKASTOLARI BURUZKO INFORMAZIOA, ATE IREKIAK…

Hemen da, 2017-18 ikasturterako matrikulazioa.  2015. urtean jaiotako haurren txanda izango da aurten. Baliteke zuen seme-alabaren kasua izatea. Hala balitz, elkar ezagutzen dugun arren, Ikastolatik matrikulazio prozesuaren nondik norakoak zuzenean helarazi nahi dizkizuegu.  Beste horrenbeste, 2015ean jaiotako haur andoaindarren familiei. Halakorik ezagutuko bazenute, biziki eskertuko genizueke Ikastolaren berri izateko bideak jakinaraztea. Beraz, ZABALDU ALBISTEA, mesedez! IKASTOLARI […]

Irakurri

DBH 2ko IKASLEAK SARITUAK “MOTXIAN EBY” LEHIAKETAN

DBH 1 eta DBH 2ko Komunikazio Tailerreko ikasleak “stop motion” teknika lantzen aritu dira 1. ebaluazioan, eta oso lan txukunak egin dituzte. Ikasle batzuek “Motxian Eby” lehiaketara aurkeztu zituzten beren bideoak eta sorpresa jaso berri dugu; DBH 2ko bideo bat saritua izan da! Egileek larunbat honetan jasoko dute saria, Astigarragan egingo den sari-banaketa ekitaldian, gaur larunbatean, […]

Irakurri

DBHko IKASLEAK TXURI URDINEN PATINATZEN

Gabonetako oporren aurretik ohitura denez, DBH 1 eta 2ko ikasle eta irakasleak Donostiako Txuri Urdin Izotz Jauregian izan dira. 11ak aldera autobusa hartu eta ordu erdi beranduago heldu dira bertara. Ikasleak irrikitan zeuden pistan sartzeko; beraz, patinak azkar jantzi eta segituan hasi dira patinatzen. Askorentzat lehendabiziko esperientzia zen izotz gainean, baina ordu eta erdi bueltaka eta […]

Irakurri

OHIKO BATZAR NAGUSIA

2016/17 ikasturteari dagokion Ohiko Batzar Nagusia dela eta, guraso, bazkide, irakasle eta Ikastola honetako beste langile guztiri, dei egiten zaizue. Lekua: Ikastola handiko Bilera Aretoa Eguna: abenduaren 20an (ASTEARTEA), Ordua: arratsaldeko 18,00etan lehenengo deiaz eta 18,30ean bigarrenez eta azkenik. GAI ORDENA: Agurra. Iazko Batzar Nagusiko aktaren irakurketa eta bidezkoa bada, onarpena. 2015-16 ikasturteko memoria. Iazko […]

Irakurri

HAUR HEZKUNTZA 4 URTE: TUTU KOLORETSUAK ETA JUANJOREN VISITA

Haur Hezkuntzako 4 urteko txikitxoak lanpetuta dabiltza, oso. Kartoizko tutuekin esperimentatzen Sukaldeko paperaren tutuak erabilitz eskulan politak egin ditugu. Kolore bizi ugari erabili ditugu eta ikusgarriak dira emaitzak. Begira, begira! Ikus argazkiak, HEMEN Aspaldiko jolasak ezagutzen Juanjo Alustiza etorri zaigu gelara. Haizearen aitona da eta txikitako jolasak azaldu dizkigu. Ondoren probatzeko aukera eduki dugu: soka, […]

Irakurri