Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleek, astea ederki hasi dute!!! Ingurunean, Eki proiektuan, Herbario bat osatu behar dutenez, astelehen honetan, Andoainen barrena, irteera egin zuten. Ikastolatik hasi, Andoain herriko zuhaitzak ezagutu, […]
IrakurriArgitalpenen kategoria: ALBISTEAK
ZIKLOMETROAK
Igandean, irailaren 15ean, ZIKLOMETROAK ekimena ospatu genuen Zarautzeko KILOMETROAK-en alde. Zarautzeko ikastolak antolatu zuen eta bertatik atera zen Ziklometroaren testigua. Gipuzkoako hainbat ikastola pasa ondoren, Zarautzeko ikastolan amaitu zen ibilbidea. […]
IrakurriHONDARRIBIKO AIREPORTUAN…
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoek albiste bitxia argitaratu dute Bazkardoko Txokoan. Horrela dio: “Kaixo, zer moduz joan dira oporrak? Gu jada lanean ilusioz eta gogoz hasiak gara!! Opor hauetan, agian Hondarribiko […]
IrakurriIKASTURTE BERRI ON!
Gogotsu ekin diote 2019-2020 ikasturteari, ikasle txikienek! Ikastolara sartzean zur eta lur geratu ziren Bazkardo berriarekin. Ederra benetan! Lehenengo egunak primeran doaz, ziur ikasturte paregabea dugula aurretik!
IrakurriBAZKARDO BERRIA PREST!!!
Guztiok ondo gogoratuko duzue Bazkardoko eraikin berrirako aurrera eraman genuen partaidetza prozesua, ametsetako Bazkardo zer nolakoa nahi genuen erabakitzeko. Ideia asko jaso ondoren, Aste Santuko oporretan langileek obrari ekin zioten. […]
IrakurriITXURA HARTZEN HASI DA
Dakizuen bezala, Bazkardoko obrarekin jo eta su ari dira. Guk oporrak hartu ditugu, baina bertako langileek bertan jarraitzen dute gure eraikin berriko txoko ezberdinetan lanean. Ziur zuetako batzuek ondoko errepidetik […]
Irakurri“BEGIRADA KONTZIENTEAK” PROGRAMA
Ekaineko azken bi asteetan, kontsumo arduratsua eta emakumeenganako diskriminazioa jorratu zituzten DBH4ko ikasleek, BEGIRADA KONTZIENTEAK programaren barruan. Programa hau garatzeko bi lanketa desberdinetan aritu ziren: batetik, ikasgelan “Ikertze”ko hezitzaileekin gauzatutako […]
IrakurriSANJUAN DANBORRADA, KOMITIBA ETA GUZTI
Ekainaren 25ean, asteartea, ospatu zen Sanjuan jaietako azken ekitaldi jendetsua, Haur Danborrada, hain zuzen. Eguraldia lagun, Lehen Hezkuntzako 4. maila eta 5 mailako osatutako taldeak gogoz eta erritmo egokian astindu […]
IrakurriPARKEAZ GOZATU, PARKEA TXUKUNDU
Ikasturte honetan hainbatetan izan dugu Ikastola ondoko parke berriaz gozatzeko aukera. Primeran pasatu dugu tirolinan, hondarretan, jolasean… Eta amaitu aurretik txukun-txukun utzi nahi izan dugu. Salabardoak, erratzak, bahea, iragazkiak… hartu […]
IrakurriFAMILIAK LAGUNTZEN
Aurtengo ikasturtean ere, gure Ikastolan familiak laguntzen izan ditugu hurrengo ikasturteko materiala prestatzen: psikomotrizitateko oihalak konpontzen, josten… txukun egindako lana, ordu askotako jarduna, elkarlana. Batzuk argazkietan agertzen dira eta beste […]
Irakurri