PARE BAT EGUN ARANTZAN

Arantzan izan dira DBH 1. mailako ikasleak, naturaz eta, batez ere, lagunekin disfrutatzen. Oso ongi pasa dutela esan digute, aterpetxeko janaria ere goxoa zegoela eta, gainera, eguraldia lagun izan dute. […]

Irakurri

OLAIA AZURMENDI, IRABAZLE!

Albiste bikainak ikastolarentzat. Atzo jakin genuen “Urruzunotarrak Gehituz” literatura lehiaketan saritua izan dela gure batxilergoko ikaslea den Olaia Azurmendi. Prosa kategorian irabazi du saria; izan ere, bai prosaz, bai poesiaz […]

Irakurri

DONOSTIAKO “DIPC” EZAGUTZEKO AUKERA

Iragan ostiralean, Donostian izan ziren batxilergo 1. mailako ikasleak, DIPCn (Donostia International Physics Center). 2000. urtean sortutako zentro honen helburua, oinarrizko fisika eta fisika aplikatuaren arloetan ikerkuntza zientifikoaren sustapena aurrera […]

Irakurri

TOPAKETA BIELEFELD-EN

Alemanian izan ditugu astebete batxilergo 1. mailako ikasleak, Bielefeld-en, hain zuzen, herrialdearen iparraldean kokatuta dagoen herri batean. Gogoratuko duzuen bezala, Andoainen izan ziren neska-mutil alemanak gure ikasleen eskutik hemengo ohiturak, […]

Irakurri

ZUHAITZ EGUNA

Iragan apirilaren 17an, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek “Zuhaitz eguna” ospatu zuten. Bordaberriko zelaian hainbat zuhaitz landatu zituzten: haritzak, lizarrak, astigarrak, gurbitzak, urkiak… Andoaingo udal teknikariaren azalpenak entzun ondoren, taldeka […]

Irakurri

SANTA KRUTZAK IKASTOLAN

Hemen dira jada Andoaingo festa kuttunak, Sta Krutzak. Usadioari jarraituz, Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek danborrada alai eta koloretsu batez murgildu dira festa hauetan . Bazkardon, Haur Hezkuntzako eta […]

Irakurri

AINHOA TOLOSA IKASTOLAN

Aste honetan, munduko Kayak surf txapelduna den Ainhoa Tolosak, bisita egin die Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei. Ostegunean, ikastolara gerturatu zen ikasle hauei kirol honen inguruan hitz egiteko. […]

Irakurri

HAZIAK EREITEN eta HERRIAN ZEHAR

Udaberriarekin batera iritsi da ereiteko garaia. Horretan buru-belarri aritu dira Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutilak eta begira emaitza. Tomate, piper, babarrun eta garbantzu haziak erein dituzte. Ikusi, ikusi! Bestetik, Haur […]

Irakurri