Ingelesez ere ezin hobe antzezten dutela erakutsi digute beste behin, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek.
Pasa den astean, ilusio handiz eta lan eskergaz egindako “The circus show” antzezlanak aurkeztu zituzten familien aurrean.
Azken hilabetetan landutako abestiez, magia trukoez eta txisteez gozateko aukera paregabea izan zen eta ikasleak oso gustura aritu ziren. Eta jaso zituzten txalo zaparraden arabera, familiak ere, ikusi eta entzundakoarekin oso-oso gustura geratu zirela esan genezake. Zorionak LH 4. mailako ikasleei. Bejondeiela!
Antzerki saioak bideoz grabatu genituen eta ikusgai jarrita daude ENGLISH CORNER blogean. Zuzenean ikusteko aukerarik izan ez bazenuten, aukera polita duzue, lasai eta nahi duzuenean ikusteko.