DBH 1-2ko eta LH5eko IKASLEAK DONOSTIAKO IZOTZ JAUREGIAN

Gabonetako oporren aurretik, ohiturari jarraituz, DBH 1. eta 2. mailako ikasle eta irakasleak Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian izan dira. Goizeko 09:30ean abiatu dira ikastolatik, eta han bi orduko patinaje-saioaz gozatu ondoren, pozik eta alai itzuli dira herrira.

Horretaz gain, atzo, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak ere bertan izan ziren, izotz gainean patinatzen eta ondo pasatzen.

Gozatu oporrez!