DBH 1. eta 2. MAILAKO IKASLEAK 7. ARTEA IKERTZEN

50Atzo goizean izan ziren gure ikasleak Nazioarteko II. Begiradak Zinemaldiko film laburrak ikusten Donostiako Aquarium-ean. Bertan, lehiaketan saritutako filmak ikusteko aukera izan zuten. Makina bat film labur ikusi zituzten, tankera askotakoak eta gai oso ezberdinak jorratzen zituztenak. Hauetako gai asko gure ikasleen adin tarte horretan bereziki esanguratsuak direnez, bisita haien gustukoa izan delakoan gaude.

Gainera, proiekzioa bukatzerakoan, pelikuletan adituak diren bi gidoilariei galderak egiteko aukera aparta izan zuten. Eta ez zen ba galdera gutxi egon! Interesa handia erakutsi zuten film laburren inguruan ikasleek eta baita pelikula bat egiteko beharrezkoak diren baliabideak zeintzuk diren jakiteko ere.

Esan beharra dago DBH 2. mailako ikasleek gidoilari batek egindako pelikula bat ikusita zutela klasean, Loreak hain zuzen ere, eta horrek nolabaiteko konfiantzazko atmosfera bat sortu zuen non, azkenean, galderak egiteko denbora eskasa izan zen. Gidoilariek ikasleak animatu zituzten datorren urteko film laburren lehiaketara parte hartzera. Izan ere, 7. arte honek bakoitzak pentsatzen eta sentitzen duena adierazteko bide aproposa izan daiteke.

Bukatzeko, Aquarium-ean geundela aprobetxatuz, bertako arrainak ikusi genituen. Bisita amaitzean, hamaiketakoa eguzkitan hartu eta goizeko txangoa amaitutzat eman zen.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN