Joan den astean DBH 1. mailakoek Bekaizti baserrira egin zuten bisita. Bertan, sagardoa nola egiten den, hasieratik bukaerara ikusi zuten. Sagarrak biltzen hasi eta zukua dastatze bitarteko lanak egin eta ikasi zituzten.
Goizpasa ederra egin zuten. Hemendik, Zubeldia Otegi familiari eta beraien laguntzaileei gure esker ona adierazi nahi diegu. Mila esker gure ondarea erakusteagatik.