
Ekaingo giza taldearen bi ezaugarri nagusi uztartu zituzten ikasleek: pintura eta ehiza. Helburua galdera honi erantzutea izan zen: “ehizatzen zuten hori margotzen al zuten?”
Horretarako, kobazuloan sartu bezain pronto, taldeetan banatu eta fitxa batzuen laguntzarekin, duela 13.000 urte egindako irudiak ikertu zituzten. Haien artean, zaldi ugari, basahuntza, bururik gabeko bi hartz, bisonteak, izokina… ikusteko aukera izan zuten. Hipotesi ugari egin ziren margoen inguruan baina, bukaeran, ondorio honetara iritsi ziren: Ekaingo gizakiek ez zuten ehizatzen zuten hori margotzen. Eta zertarako margotzen zuten orduan? Sinesmen kontua? Baliteke…
Bestetik, ehizaren mundura hurbildu ziren. Historiaurreko armak erabiltzen ikasi eta estrategikoki kokatutako hainbat animalia ehizatzen saiatu ziren. Horretarako, talde bakoitzari lantza bat eman zitzaion eta hura jaurtitzen laguntzeko bultzagailu bat. Batzuk punteria bai baina lantza erabiltzen trebetasun gutxi. Izan ere, ez zen lan makala!

Ekainberriri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen weborriaren linka: http://www.ekainberri.com/
Ikus argazki guztiak, HEMEN