Duela egun batzuk, DBH 1eko ikasleak gazte lokalera hurbildu ziren euren tutoreekin. Bisita labur, baina probetxuzko horretan, gazte lokalak adin horretako gazteei eskaintzen diena ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten ikasleek.
Hasieran, taldeka eseri eta arduradunak azalpen laburra eman zien, bertan dauden txoko ezberdinen inguruan eta baita bertan antolatzen diren ekintzei buruz ere. Gainera, mugikor zenbakia utzi zuten ikasleek, antolatuko diren ekintzen berri zuzenean jasotzeko. Ondoren, aipatu txoko horietatik pasa eta bertan eskuragarri dauden jolas eta materialak erabiltzeko aukera izan zuten.
Oso bisita entretenigarria izan zela komentatu dute ikasleek, baina motza. 1B gelako Ander Egaña ikasleak aipatu duen moduan, “oso azkar pasa da, denbora gehiago geratu nahi nuen.” Normala, izan ere, ikasleak ez dira egunero mahai-futbolean eta billarrean klase orduetan jolasten.
Dena den, ikasle batzuk jada gazte lokaletik antolatutako irteeraren batean partu hartu dute aurretik; beraz, lekua eta bertan eskainitakoa ezagutzen zuten. 1D gelako Nahia Aguadok aipatu du duela bi aste DBH 1eko neska talde bat Senda Vivara joan zela gazte lokalak eskainitako autobus batean. “Eta autobusa guretzat zen bakarrik!”, azpimarratu du ikasleak.