DBH 1.MAILAKOAK ARANTZAN

Apirilak 24 eta 25ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1eko ikasleek Arantzan izan ziren.

Astelehenean, iritsi bezain pronto aterpetxea ikusi, bertako arauak ezagutu eta logelen banaketa egin zuten. Gainera, monitoreek Arantza herria erakutsi zieten eta herritik ibiltzeko arau batzuk eman zizkieten.

Bazkari goxoa jan ostean, aldapan gora, ordubeteko ibilalditxoa egin zuten eta bertan soka eta arnesen bidez helduta, zuhaitzetan jarritako plataforma ezberdinetatik ibilbide bat egin zuten.

Herrira bueltatzean, denbora librea izan zuten eta gehienak herritik ibili ziren, ondoren, afaldu eta gaubela izan zuten, batzuk diskotekan dantzan eta beste batzuk mahai jolasetan ibili ziren.

Hurrengo egunean, goizean, euripean, ginkana egin zuten taldeka. Logurearekin baina oso gustura ibili ziren. Bertan, aurreko egunean monitoreek emandako informazioa erabili eta herritik pistak bilatu behar zituzten.

Bertako egonaldiari amaiera emateko, dilistak bazkaldu eta autobusa hartu zuten Andoainera itzultzeko.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN