DBH 1. MAILAKOAK ARANTZAN

Apirilaren 24 eta 25ean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1eko ikasleak Arantzan, Nafarroa, izan ziren. Astelehenean, hara iritsi bezain pronto aterpetxea ikusi, bertako arauak ezagutu eta logelen banaketa egin zuten. Gainera, begiraleek Arantza herriko hainbat txoko erakutsi zieten eta herrian zehar ibiltzeko arau batzuk ere  eman zizkieten.

Bazkari goxoa jan ostean, aldapan gora, ordu beteko ibilalditxoa egin zuten eta, bertan, sokaz eta arnesez lotuta, zuhaitzetan jarritako plataforma ezberdinetatik ibilbide ezberdin egin zituzten. Ah zer gozatua!! Herrira itzulitakoan, berriz, denbora librea izan zuten eta gehienak herrian zehar ibili ziren. Ondoren, afaldu eta gaubela izan zuten. Diskotekan gustura asko ibili ziren.

Hurrengo egunean, goizean ederki gosaldu eta euripean taldeka herrian zehar ginkana egin zuten. Logurearekin, baina oso gustura ibili ziren. Ginkanan, aurreko egunean begiraleek emandako informazioa erabiliz, herrian zehar zenbait arrasto bilatu behar izan zituzten jokoa bukatu ahal izateko.

Azkenik, bertako egonaldiari amaiera emateko, bazkari ederra, dilistak eta guzti, egin ondoren,  autobusa hartu zuten Andoainera itzultzeko.

Egonaldi ederra izan zen!!