DBH 1. MAILAKOAK ARANTZAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Iragan martxoaren 27 eta 28an, Arantzan izan ziren DBH 1. mailako ikasleak. Nekatuta itzuli diren arren, oso esperientzia polita izan dela aipatu dute denek; izan ere, esan dutenaren arabera, janari bikaina eskaini diete, jarduerak gustuko izan dituzte eta, Arantza herri txikia izanik, herritik bakarrik ibiltzeko aukera hori izugarri gustatu zaie. Gainera, eguraldia lagun izan dute, ateri.

Astelehenean, iritsi bezain laster, monitoreek Arantza erakutsi zieten eta herritik eta baita aterpean ere ibiltzeko arau batzuk eman zizkieten. Arratsaldean, ordubeteko ibilalditxoa egin zuten, aldapan gora. Ondoren, soka eta arnesen bidez helduta, zuhaitzetan jarritako plataforma ezberdinetatik ibilbide bat egin zuten, zein tirolina batekin bukatzen zen. Ederki pasa zuten. Gauean, gaubela egin zuten afaldu ostean.

Bigarren egunean, goiz partean, gynkana bat egin zuten taldeka. Bertan, aurreko egunean monitoreek emandako informazioa erabili eta herritik pistak bilatu behar zituzten. Bazkaldu eta gero, autobusak noiz iritsiko zain, bingoan jolastu ziren ikasle eta irakasleak eguzkitan goxo-goxo. Opari gozoak jaso zituzten bingoa egitea lortu zuten horiek! Andoainera itzultzerakoan, siesta egingo zuen baten batek, asteari tinko eutsi ahal izateko. Hala ere, oso pozik bueltatu ziren.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre