DBH 1. MAILAKOAK ZINEMAN

Zazpigarren arteaz gozatzen egon ziren DBH 1. mailako ikasleak iragan astean Basteron. Oraingoan, dokumental bat ikusteko aukera izan zuten. Goizean goiz abiatu eta eguerdi partean itzuli ziren ikastolara.

Gerra zibilaren gaia jorratzen zuen dokumental honek marrazki bizidunak eta imajina errealak bateratzen zituen. Horrela, gerratik alde egiteko Europako beste herrialdeetara joandako umeen istorioak kontatzen ziren bertan.

Gure ikasleei galdetzerakoan, dokumentalaren gaia interesgarria izan zela aipatu zuten; izan ere, haur haien testigantza errealak entzun eta ikusi zituzten. Hala ere, dokumentalaren erritmo mantsoa zela eta, zenbaitetan aspergarria izan zela iruditu zitzaien.