Gizarteko ikasgaian ikasitakoa jarri zuten praktikan egindako bisitan. Gida baten laguntzarekin, historiaurreko gizakiek haitzuloan egindako margoen esanahia topatzen saiatu ziren. Ehizatzen zuten hori margotzen zuten? Sinesmen kontua zen? Auskalo…
Bestetik, garai hartako gizakien ehiza gertuagotik ezagutu zuten. Historiaurreko armak erabiltzen ikasi eta estrategikoki kokatutako hainbat animalia ehizatzen saiatu ziren. Horretarako, talde bakoitzari lantza bat eman zitzaion eta hura jaurtitzen laguntzeko bultzagailu bat. Batzuk punteria bai baina lantza erabiltzen trebetasun gutxi. Izan ere, ez zen lan makala! Saiatu, saiatu ziren baina azkenean, gehienak begetarianoak egingo zirela ondorioztatu zuten; ehizan izandako arrakasta eskasa ikusita, hobe basafruituak biltzea eta jatea!
Argazki guztiak ikusteko, KLIK HEMEN.