DBH 2-3-4ko IKASLEAK ANTZERKIAN

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

antzerkiaIragan ostiral goizean, DBHko 2.-3. eta 4. mailako ikasleak Basteron izan ziren “jokoz kanpo” antzezlana ikusten.

Borobil Teatroa antzerki-taldeak sortutako antzezlan honetan futbola gaia da nagusi. Manu (Joseba Apaolaza) eta Martin (Asier Hormaza) lagunak dira eta bakoitza futbol-talde baten entrenatzailea da. Manu beti dena irabaztera ohituta dago; Martin, aldiz, itzalean egon ohi da. Iritsiko da momentu bat non taldeek elkarren aurka partida bat jokatu beharko duten eta hori izango da Martinek izango duen aukera bakarra berak ere irabazteko ahalmena duela erakusteko.

“Antzezlanak kritika soziala egiten du”, aipatu du Anartz Zuazua zuzendariak El Mundo egunkarirako egindako elkarrizketa batean (hemen El Mundo egunkarian antzezlanari buruz argitaratutako artikulua.
Izan ere, futbola modan dagoen une honetan, futbolariak miresteaz gain, zenbait momentutan, edozer gauza ere egiteko gai gara irabazteko. Hau horrela izanik, futbolaren inguruko satira da obra hau.
Orokorrean, ikasleen gustukoa izan zen antzezlana. Gehienek dibertigarria zela aipatu zuten eta baita barregarria ere. Batzuei, aldiz, luzeegia egin omen zitzaien. Aktoreek pertsonaia bat baino gehiago interpretatzen zuten obran zehar eta aldaketa horietan galdu egiten zirela ere aipatu du DBH 2. mailako ikasle batek. Hala ere, astea bukatzeko ez zen plan txarra izan.

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre