
Bazkari goxoa jan ostean, ekintzekin buru belarri aritu ziren, eskalada eta beste mota askotako frogak eginez (arkua, yumar, slackline…).
Kanpinera bueltatzean, denbora librea izan zuten afaltzeko ordua iritsi arte. Hurrengo egunean, gosari on baten ondoren, herrira jeitsi ziren egiteko falta zitzaizkien ekintzetan parte hartzera.
Bertako egonaldiari amaiera emateko, bazkaldu eta autobusa hartu zuten Andoainera itzultzeko.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.